Abenduaren
14ean Lierni Lekuona txirrindulari Lezotarra etorri zen 6. mailako ikasleei
hitzalditxo bat ematera. Lehenik berak bere ibilbidea eta bizipena ederki
azaldu zituen. Ondoren ikasleek galdera bikainak egin zizkioten eta oso ondo
pasa genuen. Eskerrak eman nahi dizkiogu bere denbora eskaintzeagatik, oso
lanpetua egon ohi da eta.